Emakumezkoen txalupak bandera irabazi du Portugaleten

Karkara 2019ko urt. 20a, 20:42

Portugaleteko III. San Nikolas Traineru Jaitsiera irabazi dute oriotarrek, ibilbidea 18:05,6 denboran osatuta.

Orio Arraun Elkarteko txalupak aurredenboraldian murgilduta daude, eta gaur emakumezkoen txalupak hitzordua izan du Portugaleten. Oriotarrek Portugaleteko III. San Nikolas Traineru Jaitsiera irabazi dute, 18:05,6 denboran ibilbidea osatuta. Bigarren sailkatu da Hondarribia (18:39,0), eta hirugarren Deustu (19:18,7).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide