Zaragueta Herri Eskolan ate irekien jardunaldia egingo dute urtarrilaren 26an

Karkara 2019ko urt. 17a, 12:20

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra irekita egongo da haurrak Zaragueta Herri Eskolan matrikulatzeko epea.

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra ikasle berriak matrikulatzeko epea zabalik izango dute Orioko Zaragueta Herri Eskolan, eta gurasoei ikastetxea erakutsi eta beren hezkuntza proiektua azaltzeko hainbat jardunaldi antolatu dituzte.

Alde batetik, urtarrilaren 24n, ostegunean, bilera informatiboa egingo dute 18:00etan ikastetxean. Bestetik, hilaren 26an, larunbatarekin, 10:30etik 12:30era, Eskola Zabalik ekimena antolatu dute, eta bertan parte hartzen duten gurasoek eskolako txoko guztiak bertatik bertara ezagutzeko eta irakasleekin hitz egiteko aukera izango dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide