Apirilaren 12an, 13:45ak aldera, pasako da 21. Korrika Oriotik, eta euskararen aldeko ekimena antolatzeko bilera egingo dute urtarrilaren 29an, asteartan, 18:30ean, Orioko Kultur Etxean. Korrika Batzordean 21. Korrikaren nondik norakoak, eta herrian antolatuko diren jarduerak izango dituzte hizpide.
Korrikan parte hartzeko asmoa duten herritarrak Korrika Batzordean parte hartzera animatu ditu Orioko AEKk.