Aritz Lizarralde eta Nerea Mujika izan dira garaile Orioko San Silvestre lasterketan

Karkara 2018ko abe. 31a, 12:47

Gaur Gabon Zahar eguneko San Silvestre lasterketa egin dute Orion, eta Aritz Lizarralde oriotarra eta Nerea Mujika zarauztarra izan dira azkarrenak. Dena dela, umorez beteta urteko azken kirol hitzorduan parte hartu duten herritar guztiak zoriondu dituzte antolatzaileek, denak baitira gaur txapeldunak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide