Izena emateko epea zabalduko du Haurreskolak urtarrilaren 7an

Karkara 2018ko abe. 27a, 12:00

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 7an zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 11 arte. Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 09:30etik 11:00etara; eta arratsaldez, 13:30etik 15:00etara.

Ate irekietako eguna urtarrilaren 7an
Datorren urtarrilaren 7an, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Plaza hutsak
Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago
Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide