Etorrera aurretik, txokolate jana izan da Arkupekoen eskutik. Ttuntturroek ere kaleak girotu dituzte eta sorginak, aldiz, haurren eskutitzak jasotzen aritu dira Herriko Plazan. Mari Domingi eta Olentzero plazara inguratu aurretik, Mari eta sorginak, itsasaldetik etorrita, kalez kale ibili dira herritarrak agurtzen. Basanderea, Basajauna eta artzainak ere menditik jaitsi dira egun berezi hau oriotarrekin partekatzeko.