Atzo arratsaldean, igandearekin, III. Saizar Idi Demako finala jokatu zen Errezilen, Gipuzkoako Kintopeko Ligaren barruan. Iñaki Oliden izan zen txapelketako garaile 62 plaza, 3 metro eta 80 zentimetroko markarekin. Bigarren postua Ipiñarrietak lortu zuen 60 plaza, 3 zinta, metro 1 eta 60 zentimetroko marka eginda. Hirugarren, Ixidro erretegiko idiak izan ziren 60 plazarekin.
Saizar txapelketaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta Iñaki Oliden hiruretan izan da finalean hiru idi pare desberdinekin. Aurten lortu du aurreneko garaipena.