Txistor-jana, olinpiadak eta Joanito Beristaini agurra, Ikastolako Gabonetako festan

Karkara 2018ko abe. 21a, 18:51

DBHko ikasleek mini olinpiadak egin dituzte Eguberri jaien aurretiko festan. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gazteak ere jolasean aritu dira jardunaldi osoan. Noski, San Tomas eguna ere ospatu dute Orioko Herri Ikaskolan ikasleek zein irakasleek, ohiko txistor-janaz gozatuz. Eguneko une hunkigarriena Joanito Beristaini egindako ekitaldiaren eskutik iritsi da. Guraso, ikasle eta irakasleak elkartu dira erretiroa hartuko duen irakasleari omenaldi bat egiteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide