Gaur goizean, Zaragueta Herri Eskolan Santo Tomas eguna ospatu dute. Festa giro ederra sortu da eskolako frontoian, eta ikasle, guraso eta irakasleek gozatu ederra hartu dute taloak eta txistorra jaten. Horretaz gain, urtero bezala, eskolako ikasle batzuk Haurreskolan eta Eguneko Zentroan izan dira, hango lagunekin batera Gabon kantak abesten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!