Kalean da KARKARAren 401. zenbakia

Karkara 2018ko abe. 21a, 15:11

Banatzaileak hasi dira hilabete honetako KARKARA aldizkaria postontzietan banatzen. 401. zenbaki honetan, herriko hiru musikari gazteri eman diegu portada; Ibai Marin, Intza Unanue eta Julen Alonso elkarrizketatu ditugu. Katxiña erretegia bihar itxiko dutela eta, Maria Pilar Etxezarreta eta Mari Carmen Atxegarekin ere juntatu gara, ia 40 urtez martxan izan duten jatetxearen inguruko kontuei buruz hitz egiteko. Gabonen gaia ere jorratu dugu, Aiako Gabon eskeari buruzko erreportajean. Eduki horiek eta kontu gehiago, 401. KARKARA aldizkarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide