Aulki mugikorreko estropadak jokatuko dira bihar Orion, larunbatarekin

Karkara 2018ko abe. 21a, 09:30

Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako hirugarren jardunaldia izango da biharkoa, eta 14:00etan hasiko dira estropadak.

Orio Arraun elkarteko 24 ontzik parte hartuko dute estropadan. Infantil, kadete eta beteranoen estropada eremuak 4.000 metro izango ditu (Saikola-Orio) eta jubenil, senior eta absolutu mailakoenak 6.000 metro (Mapil-Orio).

Estropada jaitsiera modalitatekoa izango da, eta ontziak banaka-banaka aterako dira, minutu bateko tartearekin. Azpiko tauletan ikus daiteke irteera ordena.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide