Aurten ere, Harribil dantza taldeak Herribil ikuskizuna antolatu du. Hamalaugarren edizioa izango da larunbat honetakoa, eta 22:00ean emango zaio hasiera. Herriko hainbat elkartek parte hartuko dute ikuskizunean: Salatxo abesbatza, Talai Mendi dantza taldea, Danbolin musika eskola... Talde horiez gain, herritar batzuk ere han izango dira: Inta Unanue, Goiuri Unanue, Asier Gozategi eta Julen Alonso.
Emanaldiko aurkezlea berria izango da, baina antolatzaileek ez dute haren izenik eman oraindik: Nor den jakin nahi? Gerturatu kiroldegira larunbatean, eta hasi gurekin batera Gabonetako oporraldia!, argitaratu dute sare sozialetan.