Errezabal bidean euri-urak biltzeko lanekin hasi dira

Karkara 2018ko abe. 19a, 15:00

Atzo, abenduak 18, hasi ziren lanekin. (Orioko Udala)

Bi-hiru astean amaituko dituzte lanak, eta 25.000 euroko kostua izango dute.

Orioko Udalak azaldu duenez, Errezabal bidean, Ortzaikan, ur asko jaisten da euria egiten duenean. Ura N-634 errepidera iristen denean, putzuak egiten dira, eta horrek arriskua sortzen duela iritzi du udalak. Beraz, ur horiek bideratzeko lanak egiteko erabakia hartu du. Uzkue Eraikuntzak enpresa ardutatuko da lanetaz, eta kostua 250.000 eurokoa izango da, BEZik gabe. Atzo, abenduak 18, hasi ziren lanekin, eta bi-hiru astean amaituko dituztela aurreikusi dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide