Ikastolako ikasleak eguneko zentroan izan dira gabon kantak abesten

Karkara 2018ko abe. 19a, 10:39

Orioko Herri Ikastolako LH4ko ikasleak Orioko eguneko zentroan izan ziren atzo, asteartea. Gabon doinuak abestu eta txirulaz jo zituzten bertan, eta Ikastolaren arabera, zentroko adineko gizon-emakumeek asko eskertu zuten gazteen ekimena. Izugarri poztu ziren ikastolako ikasleek egindako bisitarekin, gaineratu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide