Ahoaren eta hortzeriaren higienea landu dute Zaraguetako ikasleek

Karkara 2018ko abenduaren 19a

Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasleek ahoa eta hortzeria zaintzeko ohitura osasuntsuak landu zituzten atzo, asteartea. Hain zuzen ere, HH5eko eta LH1eko ikasgeletan izan ziren Donostiako Easo Politeknikoko bost ikasle; Ane Campos, Yasmine Intxausti, Izaro Lestayo, Maddi Loidi eta Marta Telletxea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide