Abenduaren 26an hasiko dira Erregeen kabalgatarako entseguak

Karkara

Ikastolako pergolan izango dira entsegu guztiak.

Urtero bezala, Errege Magoei kabalgatarekin egingo zaie ongi etorria Orion. Aurtengoan, herritar talde bat ari da ospakizuna antolatzen, eta dagoeneko zehaztu dituzte haurren kabalgatarako entseguen egunak eta orduak:

  • Abenduak 26, 27, 28. 12:30ean
  • Urtarrilak 4. 12:30ean
  • Urtarrilak 2 eta 3. 19:00etan

Entsegu guztiak Orioko Herri Ikastolako pergolan izango dira. Antolatzaileek haurrak kabalgatan parte hartzera animatu dituzte, urteroko tradizioa galdu ez dadin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide