Bostonen ere Ahobizi eta Belarriprest dira oriotarrak

Karkara 2018ko abe. 18a, 09:00

Pasa den igandean Bostonera iritsi zen Euskaraldia. Euskaldun kuadrila bat New England Basque Cluben elkartu zen urteko pintxo potea egiteko, eta Ahobizi eta Belarriprest rolak hartuta, Euskaraldiarekin bat egin zuten. Orioko familia batek ere ekimenean parte hartu zuen; Arantza Murianak, Igor Iturriotzek eta Julene eta Alixe alabek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide