Bidasoak ezin izan du Asobal Kopako finalean Bartzelona garaitu

Karkara 2018ko abenduaren 17a

Bartzelona gailendu zen Asobal Kopako finalean. (Baleike)

Bidasoa taldean jokatzen du Jon Azkue oriotarrak, eta atzoko Lleidako finalean ez zuten lortu Bartzelona garaitzea. 37-23 emaitzarekin gailendu ziren katalanak.

Atzo iluntzean eskubaloiko Asobal Kopako finala jokatu zuten Lleidan Bartzelonak eta Bidasoa-Irunek. Azken honetan jokatzen du Jon Azkue oriotarrak. Hasi eta berehala okertu ziren gauzak Bidasoarentzat, Bartzelona 0-6 partzial batekin jarri baitzen aurretik. Lehen zatia amaitu zenerako, partida ia erabakita geratu zen: 18-7 Bartzelonaren alde. Bigarren zatian talde horiak gehiago asmatu bazuen ere, ez zen nahikoa izan Bartzelona garaitzeko, eta norgehiagokako 60 minutuak amaitzean, 37-23 emaitzarekin gailendu zen Bartzelona.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide