Jon Azkuek Asobal Kopako finala jokatuko du Bidasoarekin

Karkara

Jon azkue jokalaria.

Bidasoa Irun Asobal Ligako Kopako finalera sailkatu zen atzo, larunbata, Granollersen aurka jokatutako neurketan. Partidaren lehen zatian Granollers izan zen nagusi, baina Bidasoako jokalariak gailendu ziren azkenean, markagailua 30-25 utzita. Duela 22 urte sailkatu zen Bidasoa azken aldiz finalera. Barça izango dute aurkari gaurko finalean, 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide