Oliden, III. Saizar Idi Demako finalean

Karkara 2018ko abe. 15a, 18:30

IƱaki Oliden izango da III. Saizar Idi Demako finalean.

Abenduaren 23an, igandea, jokatuko dute III. Saizar Idi Demako finala, Gipuzkoako Kintopeko Ligaren barruan. 18:00etan izango da saioa, Errezilgo probalekuan. Hiru finalistetako bat da Iñaki Oliden oriotarra, Isidro erretegiarekin eta Ipiñarrietarekin batera. Irabazleak 1.400 euro, mantak eta trofeoa eskuratuko ditu; bigarren egiten duenak, 1.200 euro eta trofeoa irabaziko ditu, eta hirugarrenak, 1.000 euro eta trofeoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide