2018/12/12 00:00

ZARAGUETAKO TXIKIEN IRTEERA

ZARAGUETAKO TXIKIEN IRTEERA
Orio
Goiz polita pasa dugu Zaraguetako ikasle eta irakasleak Usurbilgo Txikiguay haur parkean. Ilusioz gainezka etorri gara goizean eskolara. Begiak dir-dir hasi zaizkigu bi pisutako autobusa ikusi dugunean, eta kantari eta kontu-kontari egin dugu bide osoa Usurbilera iritsi arte. Zenbak salto, farre eta algara parkean!!! Primeran pasa dugu, eta konturatzerako eskolara bueltatzeko ordua iritsi da. Nekatuta eta gosetuta iritsi gara eskolara, baina merezi izan du. Hurrengoan berriz!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide