Bide Heziketa ardatz, ikasleek egindako marrazkien erakusketa ireki dute

Karkara 2018ko abe. 12a, 10:43

Ostiralera arte izango dira ikusgai ikasleek egindako marrazkiak.

Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako LH3tik LH6ra bitarteko ikasleek zenbait marrazki egin dituzte, Bide Heziketaren inguruan.

Emaitza aurkezteko eta ezagutarazteko marrazki erakusketa ireki zuten astelehenean, abenduak 10. Ostiralera arte, abenduak 14, Orioko kultur etxean izango da ikusgai. Gainera, ostiralean, kasko bat zozkatuko dute ekimenari amaiera emateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide