San Nikolas jaiak 2018

San Nikolas azkena: jendetza dabil plazan, gaztetxoen dantza urbano erakustaldiaz gozatzen

Karkara 2018ko abe. 8a, 13:13

Eguzkia lagun, herritar eta bisitari ugari dabil Oriotik, festen azken txanpaz gozatzeko. WM Dantza Eskolako 'Urban Style9' emanaldiaren ondoren, arratsaldeko 17:00etan ekingo zaie jaietako azken jarduerei. Gaurko egitaraua, ondorengoa:

ABENDUAK 8, LARUNBATA, San Nikolas hirugarrena, Kuadrillen Eguna

12:00. WM dantza-eskolako Urban Style emanaldia Herriko Plazan.

17:00. Bikotetako dardo-txapelketa irekia

18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.

19:00. Burrunba elektrotxaranga Bikamiotatik hasi eta herriko kaleetan barrena ibiliko da. Eguraldi txarra eginez gero, Herriko Plazatik aterako da.

23:00. Luhartz musika-taldea Herriko Plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide