San Nikolas jaiak 2018

San Nikolas bigarrena: arratsaldean jende asko juntatu da frontoian eta plazako erromerian

Karkara

Lertxundi eta Aranalde oriotarrek 22-12 emaitzarekin irabazi dute Villabonako Urbieta eta Esnaolaren aurka jokatu duten partida, frontoiko harmailak goraino bete dituzten herritarren aurrean. Gero, Titin III - Merino eta Urbieta II - Zabala bikoteen arteko partida jokatu da, eta bigarrenek irabazi dute 20-22 emaitzarekin. Ikusleek gozatu ederra hartu dute frontoian. Ordu berean, erromeria izan da plazan Lehian taldearekin, eta jende asko juntatu da han ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide