San Nikolas jaiak 2018

Herri kirolek hartu dute Orioko plaza

Karkara

Gaur, San Nikolas bigarrena, herri kirolak izan dira Orioko plazan, 12:30etik aurrera. Luis Mari Txapartegik (Aizarnazabal) eta Xabier Orbegozo Arria V.ak (Errezil) hartu dute aizkora, eta harri-jasotzen, berriz, Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideak aritu dira: Joseba Ostolaza (Orio), Imanol Illarramendi (Aia), Jokin Eizmendi (Zarautz), Aimar Galarraga (Orio), Gorka Etxeberria (Orio), Mateo Coloma (Donostia), Udane Ostolaza (Orio) eta Goiatz Galarraga (Orio).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide