San Nikolas jaiak 2018

Haurrak protagonista San Nikolas bigarrenean

Karkara 2018ko abenduaren 7a

Gaur, ostirala, San Nikolas bigarrena eta Umeen eguna da Orion. Goizean goiz eman diete hasiera bereziki haurrei zuzendutako egitarauari.

Umeen egunarekin hasteko, 09:30ean, Orioko Herri Ikastolaren eskutik, 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu dute LH3tik DBH4ra bitarteko gazteek, Karela kiroldegian. 11:00etan, ohiturari jarraituz, atxolarra izan da Orioko udaletxeko pleno aretoan; bertan, aurten jaiotako oriotarrei ongi etorria egin diete. 11:30etik aurrera, haurrek puzgarriez gozatzeko aukera izan dute frontoian, eta 12:30ean herri kirolak izan dira herriko plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide