San Nikolas jaiak 2018

Gaur, San Nikolas bigarrena: umeen eguna

Karkara 2018ko abe. 7a, 09:55

Etxeko txikienak izango dira protagonistak gaur, ostirala, hilak 17 . Ondoren, San Nikolas jaietako gaurko jarduerak:

ABENDUAK 7, OSTIRALA, San Nikolas bigarrena, Umeen Eguna

9:30. 3x3 saskibaloi-txapelketa Karelan LH3·tik DBH4rako gazteen artean, Orioko Herri Ikastolak antolatua.  Izen-ematea abenduaren 5era arte zast.eus webgunean edo Karelan.

10:30-13:00. Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.

11:00. Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Aurten jaiotako oriotarrei ongietorria egingo zaie udalbatzarrean.

11:30. Puzgarriak frontoian.

12:30. Herri-kirolak Plazan.

18:00. Urbieta-Esnaola (Villabona) vs. Lertxundi-Aranalde (Orio). Ondoren, Titin III-Merino vs. Urbieta II-Zabala.

18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.

19:30. Lehian erromeria Herriko Plazan.

23:30. Lehian erromeria Herriko Plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide