San Nikolas jaiak 2018

San Nikolas (II): Haurren herri kirolak, kalejira eta erromeria plazan

Karkara

Gaur arratsaldean, jende dezente juntatu da festa programako ekimen desberdinetan. Bazkalostean, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, haurrentzako herri kirolak izan dira Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan, eta umeak primeran ibili dira. Seiretan, Pello eta Nikolasa kalejira egitera atera dira, buruhandiek, trikitilariek eta herritar askok lagunduta. Buelta plazan bukatu dute, eta segidan, erromeria izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide