San Nikolas jaiak 2018

Irudietan: II. Kamel Ziani Krosa

Karkara 2018ko abe. 6a, 13:58

Atzo hasi ziren San Nikolas jaiak. Abenduaren 5etik 8ra ospatuko dituzte aurten, atzotik larunbatera bitartean, alegia. Gaur, abenduak 6, San Nikolas eguna da, eta hainbat egitasmorekin eman diote hasiera egunari.

Goizean II. Kamel Ziani Krosa jokatu dute gaztetxoenek, Mendibeltz ondoko parkean. 200dik gora parte hartzaile izan dira guztira, eta Orioko Atletismo Taldeko kideak ere bertan izan dira. Sei kategoria bereizi dituzte txapelketan, adinaren eta sexuaren arabera:

  • Infantil mailako neskak, 1.500 metro
  • Infantil mailako mutilak, 2.000 metro
  • Alebin mailako neskak, 1.200 metro
  • Alebin mailako mutilak, 1.200 metro
  • Benjamin mailako neskak, 600 metro
  • Benjamin mailako mutilak, 600 metro

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide