San Nikolas jaiak 2018

San Nikolas Eguna: gaurko egitaraua

Karkara 2018ko abe. 6a, 09:35

Aurtengo San Nikolas jaiak abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira, asteazkenetik larunbatera. Ondoren, gaurko ekitaldi-sorta:

ABENDUAK 6, OSTEGUNA, San Nikolas eguna.

10:00. Kamel Ziani Krosa. Benjamin, Alebin Eta Infantilentzako krosa Mendibeltz ondoko parkean.

11:00. Meza, Salatxok kantatua.

12:00. Salatxo abesbatzaren saioa Pietatearen azpian.

12.30. Dantzari Txikien txapelketa, Harribilek antolatuta.

12:30. Dardo-txapelketa gaztetxoentzat.

14:30. Herri-bazkaria: babarrun-jana Karela kiroldegian.

16:00. Haurrentzako herri kirolak Mendibeltz ondoko plazan Zaragueta eskolak antolatua. Eguraldi txarrarekin herriko frontoian izango da.

18:00. Helduen dardo-txapelketa herrikoia.

18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.

19:00. Errebal musika-taldea Herriko Plazan

22:30. Bertso-saioa Karelan.  Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Arrate Illaro eta Aitor Mendiluze  Gai-jartzailea: Unai Manterola.

23:45. Oxabi erromeria-taldea Herriko Plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide