Gaur Euskararen Eguna ospatu dugu Ikastolan eta honela Euskaraldiko 11 egunei amaiera borobila eman zaio. Goizean DBHkoak euskal abestiekin karaokea egin dute eta sekulako giroa sortu da ikasleen artean taldeka euskaraz abesten zuten bitartean Ikastolako aretoan.
Aldi berean, Xalto igelak eta Argitxo iratxoak Euskararen eguneko pregoia irakurri dute eta ondoren herri-kiroletan aritu dira Karela kiroldegian LHko ikasle batzuk eta besteak euskal kantekin dantzan ibili dira. Arratsaldean HHko ikasleak taloak egin dituzte esperientzia eskolako ikasleek lagunduta, giro polita sortu da adin ezberdinetako ikasleen artean, esperientzi eskolakoak eta umeak euskaraz hitz eta pitz ibili baitira, talo masarekin egindako borobiltxoak 'Tap tap' eskuekin zapaltzen zituzten bitartean. Bukatzeko talo goxo-goxoak jan dituzte guztiek.