Bideoa: 'Erraiak' dokumentalean parte hartu du Nerea 'Txirrita'k

Karkara

Ekain Martinez de Lizarduy zuzendari eta gidoigilearen eskutik, larunbatean, abenduak 1, Aretxabaletan estreinatu zuten Erraiak izeneko dokumentala, irrintziari buruz egiten den lehenengoa. Martinez de Lizarduyen esanetan, "irrintzia barru-barrutik ateratzen den eta beste zerbaitekin lotzen gaituen oihua da". Euskal Herri osoko testigantzak bildu dituzte dokumentalean, eta Nerea Txirrita oriotarrak ere parte hartu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide