San Nikolas jaietako egitaraua

Karkara 2018ko aza. 29a, 12:51

Aurtengo San Nikolas jaiak abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira, asteazkenetik larunbatera.

EGITARAUA

ABENDUAK 5, ASTEAZKENA, San Nikolas bezpera

19:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.

20:00. Festen hasierako deiadarra. Salatxo abesbatza omenduko da bere 25. urteurrena ospatzeko. Parte-hartzaileak: Pello eta Nikolasa, Danbolin musika-eskola eta Harribil dantza-taldearekin. Joko diren piezak: San Nikolas Martxa, Orioko Martxa, Balearen Martxa, Arin-Arina, Debako Martxa, Biribilketa.

21:00. Zarakatun batukada kalez kale.

23:00. Giranice musika-taldearen kontzertua Herriko Plazan.

00:30. Gozategiren kontzertua Herriko Plazan.

ABENDUAK 6, OSTEGUNA, San Nikolas eguna.

10:00. Kamel Ziani Krosa. Benjamin, Alebin Eta Infantilentzako krosa Mendibeltz ondoko parkean.

11:00. Meza, Salatxok kantatua.

12:00. Salatxo abesbatzaren saioa Pietatearen azpian.

12.30. Dantzari Txikien txapelketa, Harribilek antolatuta.

12:30. Dardo-txapelketa gaztetxoentzat.

14:30. Herri-bazkaria: babarrun-jana Karela kiroldegian.

16:00. Haurrentzako herri kirolak Mendibeltz ondoko plazan Zaragueta eskolak antolatua. Eguraldi txarrarekin herriko frontoian izango da.

18:00. Helduen dardo-txapelketa herrikoia.

18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.

19:00. Errebal musika-taldea Herriko Plazan

22:30. Bertso-saioa Karelan.  Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Arrate Illaro eta Aitor Mendiluze  Gai-jartzailea: Unai Manterola.

23:45. Oxabi erromeria-taldea Herriko Plazan.

ABENDUAK 7, OSTIRALA, San Nikolas bigarrena, Umeen Eguna

9:30. 3x3 saskibaloi-txapelketa Karelan LH3·tik DBH4rako gazteen artean, Orioko Herri Ikastolak antolatua.  Izen-ematea abenduaren 5era arte zast.eus webgunean edo Karelan.

10:30-13:00. Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.

11:00. Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Aurten jaiotako oriotarrei ongietorria egingo zaie udalbatzarrean.

11:30. Puzgarriak frontoian.

12:30. Herri-kirolak Plazan.

18:00. Urbieta-Esnaola (Villabona) vs. Lertxundi-Aranalde (Orio). Ondoren, Titin III-Merino vs. Urbieta II-Zabala.

18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.

19:30. Lehian erromeria Herriko Plazan.

23:30. Lehian erromeria Herriko Plazan.

ABENDUAK 8, LARUNBATA, San Nikolas hirugarrena, Kuadrillen Eguna

12:00. WM dantza-eskolako Urban Style emanaldia Herriko Plazan.

17:00. Bikotetako dardo-txapelketa irekia

18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin.

19:00. Burrunba elektrotxaranga Bikamiotatik hasi eta herriko kaleetan barrena ibiliko da. Eguraldi txarra eginez gero, Herriko Plazatik aterako da.

23:00. Luhartz musika-taldea Herriko Plazan.

OHARRAK:

  • Erraldoi eta buruhandien ibilbidea hau izango da: kultur etxetik  atera, Sarasua-enean Arrantzale kalea hartu, Ikastola aurreko plazaraino, eta handik Herriko Plazara.
  • Etxean buruhandiak dituzten ume eta helduak kalejiran ateratzera animatzen ditugu herriko erraldoi eta buruhandiekin batera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide