Zaragueta Herri Eskolako ikasleek bat egin dute azaroaren 25eko aldarrikapenekin

Karkara 2018ko aza. 24a, 11:27

Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko egunaren harira, aste osoan zehar gaia lantzen aritu dira Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasle eta irakasleak.

"Tratu ona, guztiona" lelopean, jarduera desberdinak burutu dituzte astean zehar. Lehen Hezkuntzako geletan "Tratu onak eta ez hain onak" lelopean eskolako egunerokotasunean gertatzen diren egoerak sailkatu dituzte. DBHko ikasleak, berriz, astean zehar gaiaren inguruan hausnartzen ibili ondoren, ikasitakoarekin eta ateratako ondorioekin azalpenak ematen ibili dira Lehen Hezkuntzako ikasleei. Haur Hezkuntzako ikasleek margotutako puntu more handi bat ere jarri dugu eskolako atarian. Gero, gela bakoitzean idatzitako esaldi eta marrazkiekin apaindu duguna.

Bukatzeko, eskolako frontoian elkartu dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eskainitako zinta-dantzaz gozatzeko. "Tratu ona guztiona da gure aldarrikapenaren leloa. Hala bedi. Berdintasunean hazi eta hezitako pertsonen eskutik, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko mundua eraiki dezagun!"

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide