KARKARAk ere aurkeztu du bere hamalaukoa

Karkara 2018ko aza. 17a, 12:30

Argazkirako denok juntatu ezin izan badugu ere, KARKARA taldea osatzen dugunok hamaluko trainerua osatu dugu, eta karkarazale guztiak animatu nahi ditugu Euskaraldian izena ematera.

KARKARA aldizkaria ateratzeko lanean gabiltzan kazetari, publizista, banatzaile eta taldekideak gogoz ari gara Euskaraldia bultzatzen, eta dei egiten diegu Orioko eta Aiako karkarazale guztiei, izena ematera datorren ostiralean hasiko den ariketa sozial erraldoian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide