Mikel Orbañanos Euskarazko VI.Eztabaida Ligako irabazleen artean

Karkara

Lehiaketa atzo egin zen Nafarroako Parlamentuan, eta Mikel Orbañanos Mondragon Unibertsitateko ikaskideekin batera izan zen irabazle.

Atzo, ostiralarekin, Euskarazko VI.Eztabaida Liga egin zen Nafarroako Parlamentuko areto nagusian. Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako ikasle taldeek parte hartu zuten ekimenean. 

Lehian jardun ostean, Mikel Orbañanos, Nagore Arin eta Andrea Vitoria ikasleek osatutako taldeak lortu zuen garaipena. Hirurak Ikus-entzunzeko Komunikazioa graduko 4.mailako ikasleak dira, Mondragon Unibertsitatean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide