Orioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatuko dute, Orioko portua zabaltzeko lanak bideratzeko

Karkara 2018ko aza. 15a, 12:34

Bihar, ostiralarekin, sinatuko dute hitzarmena Orioko Udalean 16:00etan.

Eusko Jaurlaritzak hainbat lan egin behar ditu Orioko portuan, plaza oinezkoentzat utzi eta autoen herriko sartu-irteerak kai aldetik egitea posible izateko. Lanak Herriko Plaza 5 eraikinaren parean egingo dituzte, eta tarte horretan kai aurreratua egingo da.
 
Lan horiek kofinantzatzeko, hitzarmena sinatuko dute Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak bihar ostirala, azaroak 16, 16:00etan, Orioko udaletxean. Bertan izango dira, Orioko Udaleko ordezkariez gain, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua eta Aitor Etxebarria Portu zuzendaria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide