Gaztaina-jana egingo dute larunbatean Anibarko Portuan

Karkara 2018ko aza. 14a, 12:05

Larunbatean Anibarko Portura gerturatzen direnek, gaztaina erreak eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute.

Anibarko Portuko Garmendiazpi auzo elkarteak gaztain-erre jana antolatu du larunbaterako. 17:00etan ekingo diote festatxoari, eta gaztaina erreak eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Horrez gain, musika ere izango da.

Auzotarrak eta oriotarrak Anibarko Portuko gaztaina-janera gonbidatu ditu auzo elkarteak, lagun giroan arratsalde-pasa ederra egitera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide