Erregetako Kabalgatako danborradarako izena emateko aukera izango dute haurrek datorren astean

Karkara 2018ko aza. 14a, 09:24

Astelehenean eta asteartean eman beharko da izena kultur etxean.

Hauek dira izena emateko bi egunak:

  • Azaroak 19, astelehena, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko 1. solairuan
  • Azaroak 20, asteartea, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko 1. solairuan

LH1 eta LH2koek panderoa joko dute. LH3tik LH6ra bitartekoek aukeratu egingo dute: panderoa, barrika edo danborra. DBHkoek ere aukera izango dute, jendea falta bada. Gurasoek ere eman dezakete izena boluntario-lanerako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide