Orioko EAJk jakinarazi du Lourdes Salsamendi Goñi izango dela 2019ko udal hauteskundeetan alderdiaren zerrendaburua. Hurrengo egunetan aurkezpen ofiziala egingo badute ere, Salsamendik KARKARA-ri adierazi dio, "oso gustura" dagoela erronka berriarekin, eta "Oriok etorkizun oparoa izan dezan lan egiteko ilusio handia duela".
Agintaldi honen amaieran zortzi urte beteko ditu Salsamendik Orioko Udalean zinegotzi lanetan, eta gogotsu dago Orioren alde lanean jarraitzeko.