Muntoko aparkalekuaren lurra konponduko dute azaroaren 2an, ostiralarekin

Karkara 2018ko urriaren 30a

Eguraldiak laguntzen badu, Muntoko aparkalekua konpontzeari ekingo dio Udalak, lurreko zuloak estaliz.

Horretarako, aparkalekuak autoz libre egon behar du eta, beraz, Udalak eskatzen die herritarrei autoak hortik erretiratzen joateko astean zehar, ostiralean erabat hutsik egon dadin.

Gauzak ondo bidean, egun bakarrean egingo dira lurzorua berdintzeko lanak eta, hartara, aparkalekua larunbaterako erabilgarri izango da berriro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide