Libana Taboada da zarauztarren kirol orientatzaile berria

Karkara

Libana Taboada kirol orientatzailea. (Onintza Lete/Zarauzko Hitza)

Astelehenetik zabalik da Zarauzko Udalaren Kirol Orientazio Zerbitzua (KOZ), zarauztar guztiei zuzendua. Kiroldegian jarri dute bulegoa, eta aditu batek orientatuko ditu bertara gerturatzen diren herritarrak, Orion bizi den Libana Taboadak hain zuzen ere. Aholkuak ematerakoan, kirol adituak kontutan hartuko ditu pertsona bakoitzaren ezaugarriak; esaterako, adina, osasun egoera, interesak eta baldintza sozioekonomikoak. Zerbitzua doakoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide