Altzuzako Oteiza museoa bisitatuko dute bihar hainbat herritarrek

Karkara

KARKARAk eta Orioko Udalak antolatu duten Oteiza astea-ren baitan, hainbat herritarrek Altzuzako museoa bisitatuko dute bihar. Eguerdian, Iruñeko Aldapa soziedadean izango dute bazkaria.

Hauxe da eguneko plana:

10:00 Irteera Orioko autobus geltokitik

11:15 Bisita gidatua Oteiza museoan

14:00 Bazkaria Iruñeko Aldapa soziedadean

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide