`Oteiza:1908-2008, y sigo´filma proiektatu zuten atzo kultur etxean

Karkara

KARKARAk eta Orioko Udalak elkarlanean antolatu duten Oteiza astearen baitan, atzo iluntzean Alberto Gorritibereak zuzendutako Oteiza: 1908-2008, y sigo dokumentala proiektatu zuten kultur etxean. Film emanaldia arratsaldeko zazpietan hasi zen, eta hogei herritar inguru juntatu ziren aretoan. Gaur, Urriak 19, herriko ikastetxeetako ikasleek Oteiza omenduko dute kantuz Pietatearen erreplikaren azpian, 11:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide