Pau-Toulouseko ikasleak Orion dira Ikastolako ikasleekin elkartrukea egiten

Karkara 2018ko urr. 18a, 15:20

Orioko Herri Ikastolak eta Pau-Toulouseko Calandreta ikastetxeek elkartrukea antolatu dute, Orioko ikasleek frantsesez mintzapraktika egiteko aukera izateko eta Calandretako ikasleek gaztelaniaz aritzeko. Horrezaz gain, bi hiri-herrien arteko kultura, tokiak, ohiturak ezagutzea, eta harremanak egitea ere badu helburu ekimenak. Atzo, iritsi ziren Calandretako ikasleak Oriora, eta bertako ikasleen familietan egongo dira ostirala bitartean. Ondoren, ikastolako ikasleak Pau eta Toulousera joango dira beste hiru egunetarako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide