Igandera bitartean Oteiza Astea izango da, eta hainbat kultur jarduerek osatuko dute egitaraua. Bihar, asteartea, esaterako Alberto Gorritibereak eta Mikel Mendizabalek zuzendutako Oteiza: 1908-2008 y sigo dokumentala eskainiko dute ostegunean 19:00etatik aurrera, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian.
KARKARAk 30 urte beteko ditu 2019ko ekainean, eta urteurrena ospatzeko ikasturtean zehar hainbat egitasmo antolatuko dituzte. Urrian esaterako, Jorge Oteiza jaio zela 110 urte beteko direla aprobetxatuz, kultur elkarteak Oteiza Astea antolatu dute, Orioko Udalarekin elkarlanean.