Zaharren Babeslekuak irteera antolatu du Iruñera, azaroaren 21erako

Karkara 2018ko aza. 8a, 15:00

Iruñea bisitatuko dute Orioko Zaharren Babesle kideek.

Azaroaren 12an jarriko dituzte txartelak salgai 17:00etatik 18:00etara, eta irteeraren prezioa 35 eurokoa izango da.

Zaharren Babeslekuko kideek azaroaren 21ean Iruñera joateko asmoa dute, irteera antolatu baitute Nafarroako hiriburura. 09:00etan irtengo dira Oriotik eta 11:00etan helduko dira Iruñera, bertan denbora librea izango dute 14:00ak arte eta jarraian bazkaria egingo dute Cafe Niza jatetxean. Hurrengoa izango da menua: entsalada mistoa, pikillo piperrak, risottoa, azpizuna patatekin eta pikillo piperrekin, torrijak eta edaria.

Irteeran parte hartu nahi dutenek azaroaren 12an erosi ditzakete txartelak Zaharren Babeslekuan bertan, 17:00etatik 18:00etara. Dena dela, zuzendaritzatik jakinarazi dute txartelak erosi ahal izateko eguneratuta izan behar dela sozio txartela. Horrez gain, argitu dute, autobus baterako baino jende gehiagok izena ematen badu, zozketa egingo dela; izan ere, bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez, 20 lagunek apuntatu behar dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide