Bihar, Urriak 16, Oteizarekin batetik bestera solasaldia izango da Arraunetxen, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bernardo Atxaga idazleak eta Oskar Alegria kazetari eta zinema zuzendariak Orioko eskultoreari buruzko hainbat kontu izango dituzte hizpide. Solasaldian zehar, argazkiak eta bideoren bat ikusteko aukera ere izango da.
Biharko ekimenak hasiera emango dio KARKARAk eta Orioko Udalak elkarlanean antolatutako Oteiza Asteari. Hainbat kultur jarduera egingo dira egunotan, Oteizaren jaiotzaren 110.urteurrena ospatzeko:
Urriak 16, asteartea: Oteizarekin batetik bestera solasaldia Arraunetxen, 19:00ean. Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria hizlari lanetan.
Urriak 18, osteguna: Oteiza:1908-2008 y sigo dokumentalaren proiekzioa, kultur etxean
Urriak 19, ostirala: Herriko haurren omenaldia Oteizari, 11:00etan Pietatearen azpian
Urriak 20, larunbata: Irteera Altzuzako Oteiza museora autobus geltokitik
Urriak 21, igandea: Esku Harriak: Oteizaren (h)aria dantza-bertso-musika ikuskizuna plazan 18:30ean