Pello Añorga ipuin kontalaria izango da asteartean Orioko kultur etxean

Karkara 2018ko urr. 11a, 15:04

Pello Añorga ipuin kontalaria.

Saioa Orioko Kultur Etxeko areto nagusian izango da, asteartean 18:00etan.

 

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren asteartean, urriak 16, 18:00etan hasita. Saioa Orioko Kultur Etxeko areto nagusian izango da.

Pello Añorga
Ipuinak kontatzen Pello Añorga kontalari ezaguna arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Pello, lehenago ere etorri izan delako Oriora, Udalak nahiz eskolek deituta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide