Miguel Loitxate: "Aia bisitatzea gomendatzen dut; turismo jomuga bikaina da"

Karkara 2018ko urr. 10a, 09:41

Aiako erdiguneko baserriak eta etxeak. / Argazkia: Lonifasiko

Miguel Loitxate 'Lonifasiko' bidai blogariak irrati kate bati eskainitako elkarrizketa batean Aia nabarmendu du helmuga turistiko modura, Bruselarekin batera: erdigune eta baserri xarmagarriak ditu Aiak, Pagoetako Parke Naturalaren sarbide zuzena da, eta naturan murgiltzeko ibilbide zoragarriak dituen herria da. Merezi du kostatik une batean Aiara desbideratzea, familiekin, lagunekin edo bakarrik bisitatzeko leku bikaina da eta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide